Aurkezpena

2019. urte honetan Begira Elkarteak, kultura eta hezkuntzaren esparruko beste erakunde batzuen lankidetzarekin, garatutako ZineGazteLab programaren hirugarren edizioa dago martxan.  

 

Zinegaztelab “Joera Sortzaile Berriak Lankidetza Ingurunetan” aldarriarekin diziplinarteko sormen baten inguruan komunitate bat sortzea xede duen baliabide bat da, gizarte-ehunak eraikitzea, ikus-entzunezkoa ahalduntze, gogoeta eta eztabaidarako tresna modura ulertuta, sektoreko profesionalekin tailerrak, mintegiak, solasaldiak eta topaketak eginez sormena sustatzeko irizpide parte-hartzaileekin.

 

Ikus-entzunezko prestakuntza, ikerketa eta ekoizpenerako laborategi honetan jardueraren zati bat 12 urtetik aurrerako ikasleei dago zuzendua. Programa honetan parte hartzen dutenek ikus-entzunezko sektoreko profesional eta artista ezagunen lana ezagutzeko aukera izango dute, haiekin ikus-entzunezko heziketako tailer eta jardueretan parte hartzeko aukera izateaz gain.

Begira Elkartea

Jon Arrospide, 16 entreplanta

48014 Bilbao

+34 944 050 565

info@begira.eu

© 2018 by ZineGazteLab