Egoiliarra

Zinegaztelab sorkuntza artistikoa modu kolektiboan pentsatzeko tresna bat da, proiektuen laborategiko dinamika baten baitan. Bizikidetza eta elkartruke horizontala da programaren oinarrietako bat, elkarren onuran lan egitea proposatzen duena. Gonbidatutako artistek maisu-eskolak, proiekzioak, performanceak eta solasaldi irekiak partekatzen dituzte programan izena ematen dutenekin.

 

Artista egoiliar diziplinarteko sorkuntza-prozesu bat garatzean oinarritzen da. Artista batek eta ikasle talde batek partekatzen duten esperientzia da. Jarduerak eskola-urtean zehar garatzen dira ikastetxe batean. Laborategi honen azken emaitza proiektu honetan parte hartzen duten eragile ezberdinen arteko elkarrekintzaren ondorioz elkarren artean sortutako ikusizko pieza bat da.

Tailerra

Amazonas sutan, klima-aldaketa. Gazteek herentzian jasoko duten munduari buruzko galderak egiten dituzte. Hori da tailer horren abiapuntua, pentsamendua garatu eta eraikitzen ari garen etorkizunaren ideiari (eta batere mesedegarria ez den etorkizun hori guztion partaidetzarekin nola hobe daitekeen) buruzko ikus-entzunezko pieza txikiak eratzea proposatzen duena. 

Artista gonbidatua:

PABLO MARTE

Bere lanean irudia eta diskurtsoaren ekoizpena balioan jartzeko prozesuak zer-nola artikulatu eta berrartikulatzen diren jorratzen da, muntaketaren jardun sintomatiko, hedakor eta heterogeneo baten bidez. Bere lana bakarka nahiz modu kolektiboan erakutsi du, besteak beste, honako testuingurutan: “First Thought Best” (Eremuak, Artium, Gasteiz 2014), “Marginalia” (Arteleku, Donostia, 2013), Pantaila Fantasma Jaialdia (Bilbo, 2013);  L’Occasione (Bilbo, 2012), EspaiDos (Terrassa, 2010); “Antes que todo” (CA2M, Mostoles, 2010). 2012an Bilbaoarte Fundazioko zaindari gidari izan zen. Bertan garatu zuen “Enter the Ghost, Exit the Ghost, Re-Enter the Ghost” izeneko erakusketa-ziklo aldizkakoa. Consonniren

HPC programazioan parte hartu zuen “El Problema está en el Medio” izenekoarekin. Era berean, Consonnirako "Again, against” antzezlana idatzi eta zuzendu zuen, BAD Bilboko Antzerki eta Performance Jaialdiaren esparruan estreinatua (2013). Halaber, “Pretty Woman” izeneko proiektu editoriala argitaratu du, fikziozko entsegu bat eta hamar agerraldirekin hedatua. Gaur egun “Canibalia” izeneko erakusketan bere parte-hartzea prestatzen ari da, Julia Morandeirak komisarioak gidatua Kadist Art Foundation (Paris) Fundazioan, eta Manu Uranga artistaren “Gio Bat” proiektuan ari da lankidetzan.

Begira Elkartea

Jon Arrospide, 16 entreplanta

48014 Bilbao

+34 944 050 565

info@begira.eu

© 2018 by ZineGazteLab